Eskerrik asko!

Kurtxoa amaitzen ari denez, (lau egun soilik geratzen dira eta) blog honen amaiera dator.                                                                                                                        Hori dela eta, zera esan nahi dut; lau hilabete hauetan zehar igondako albiste, argudio-testu, bideo, abesti… irakurtzeko edota entzuteko interesgarriak izan zaizuela uste dut, izan ere, klasean edota blog honetan bertan, blog honetan nik idatzitako artikuluei buruz zuen iritziak aurkeztu dituzuelako.

Beraz, blog honi amaiera emateko, blog honen irakurleoi edota blog honetan zuen ideiak aurkeztu dituzuenoi eskerrak eman nahiz dizuet, blog bat izan dudan lehen aldia izan delako (eta…espero dut azkena ez izatea) eta esperientzia interesgarri bat izan delako. Izan ere, blog honen bitartez, euskeraz idazteko aukera izan dugu eta.

Horrexegaitik, eskerrak emateko modu interesgarri bat izanez, hainbat hizkuntzetan eskerrak emateko erak usten dizuet;

  • Euskal Herrian  – Eskerrik asko
  • Katalunian – moltes gràcies
  • Txinan  – Xie_Xie (shieh shieh)
  • Frantsesez – merci (mehr-see’)
  • Alemanian – Danke sehr
  • Grezian – Efharisto (ef-har-ris-tou’)
  • Indian – Dhanyavaad
  • Hungarian – Köszönöm (kuh’-suh-nuhm)
  • Indonesian – Terima kasihBanyak (teh-ri-mah kah-sih bunyuk )
  • Iran – Moteshakeram
  • Italian – Grazie (grahts’-yeh)
  • Japonian – Arigato (ah-ree-gah’-toh)
  • Korean – Kamsa hamaida (kam’-sah hum-nee-dah’ )
  • Lituanian – Achu
  • Malasian – Terima Kasih («Tay ree ma Kaa seh»)
  • Nigerian –  Na gode
  • Paraguayn – Aguije (ah-we-JAY)
  • Filipinasen – Maraming Salamat
  • Portugal – Obrigado (oh-bree-gah’-doh)
  • Rumanian – Multumesc (phonetic: mooltzoomeask)
  • Rusian – Spasiba (spah-see’-boh)
  • Afrika Hegoaldean- Baie Dankie («Buyer Dung-Key»)
  • Gaztelaniaz- Muchisimas gracias
  • Turkian – Saðol
  • Ingelesez – Thank You
  • Ukranian – Dyakuyu

Informazio gehiagorako:

http://www.etailersdigest.com/greetings/saythanks.htm

Dutxan abestuz!

Atzo, internet-en bitxikeriak bilatzen ari nengoala, dutxaren azpian gaudenean gure ahots indartsuaren arrazoia aurkitu nuen.

Albisteak zera esaten zuen; arrazoia fisikan dagoela.                                                                                 Izan ere, bainugelako pareta leunek edota pareta dituen axuleiu gogorrek gelak erresonantziaren kutxa bat bezala jokatzea eragiten dute, hori dela eta, ahots-uhinak paretetan errebotatu egiten dute.                                                                                                                                                                                        Horrek soinuaren intentsitatea handitzeak ekartzen du, horren eraginez, gure ahotsa asko ere indartsuagoa dela iruditzen zaigu.

Informazio gehiagorako;                                                     http://tienemigalacosa.blogspot.com/2009/03/por-que-cantamos-en-la-ducha.html

http://www.muyinteresante.es/ipor-que-cantamos-en-la-ducha

You Tube, 5 urte interneten!

Bost urte dira You Tube, internetaren bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea, sortu zenetik, Pay Pal enpresako hiru langilek (Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim) 2005. urteko otsailean sortu zuten eta.

You Tube sortu aurretik, ezinezkoa dirudien bezalaxe, ez egoan pelikulak internetera igotzeko, telebista saioak ikusteko edota mundu osoan zehar gertaturiko bitxikerien berri izateko web orririk.

Gaur egun ordea, You Tube, internetaren oinarria bilakatu da, izan ere, egunero 2,000 milioi bisita jasotzen ditu, bertara minuturo 24 bideo-ordu igo egiten dira eta mundu osoan zehar bisitatzen diren lekurik bisitatuena da.                                                                                            

Horretaz gainera aipatu beharra dago, sarean aurkitzeaz gain, mugikorretan erabiltzeko posibilitatea dugula gaur egun eta gainera, adituek etorkizunean telebistan erabiltzeko posibilitatea izango dugula diote.

Bere urtebetetzea ospatzeko, You Tubek, You Tube Five Year kanala lanzatu zuen, non Conan O’Brien, Vint Cerf edota Katie Couric izeneko pertsona famatuek adibidez, gustuko duten bideoen playlistak argitaratu dute.

You Tube bera, era honetara laburbiltzen ditu igaro diren 5 urte hauek (bideoa ingelesez dago baina hala ere ulertzeko nahiko erraza da):

Nola egiten dute lo izurdeek?

Lo-kuluxka bat botatzeko orduan, izurdeek hautabide ezberdinak dituzte.                                                                                      Askotan, ugaztun hauek binaka ikusten ditugu haren  lo-kuluxketan txandakatu ahal izateko, modu horretan izurdeetako bat lo egiten duen bitartean, beste izurdea mugimenduan eta edozein arriskuren aurrean alertan mantentzen dio.

Baina zalantzarik gabe, harrigarriena izurdeetan, garun erdia lokartuta uzteko gaitasuna dutela da, izan ere, beste garun erdiarekin itzartuta mantendu ahal dira.                                                                                                                                                               

Garun erdia lokartuta uzten duten lo-kuluxka hauetan zehar, izurdeek haien metabolismoa moteltzen dute eta ia-ia geldi geratzen dira. Lo dauden bitartean zehar aktiboa jarraitzen duen garunaren erdiak, izurdearen norabidea mantendu ahal du eta era honetan, izurdea noraezean bidaiatzea saihesten du.

Informazio gehiago nahi baduzue:                                                                                    http://www.conciencia-animal.cl/paginas/temas/temas.php?d=382

Berridazketen errepasoa egiteko…

-ARGUDIO TESTUA-

Unibertsitaterako pasaportea

Denok noizbait entzun dugun bezala, selektibitatea, unibertsitatera sartzeko hautaproben multzoa da. Horri esker, batxilergoko ikasketak bukatu duten ikasleek kalifikazio bat lortzen dute eta kalifikazio horretan oinarrituz, Unibertsitateko sarrera mugatzeko aukera dago.                                                                                                                                            Baina benetan al da selektibitatea azterketa egiten dutenentzat baliozkoa? Ez al litzateke logikoagoa izango ikasleari “kalte” egiten ez dion beste prozesuren bat burutzea? Eta galdera garrantzitsuena, hiru egunetan egindako azterketek aurretikako kurtso guztietan egindako lana eta jarritako esfortzua bertan behera eramateko aukera al dute?

Denok argi dugu selektibitatea, batxilergoan lorturiko ezagupenak eta gaitasunak baloratzeko tresna batean laburbiltzen dela.

Gauza zera da, azterketek ez dute benetako gaitasunak praktikara eramatera laguntzen, haiek edukien ezagutza neurtzera mugatuta daudelako. Gainera, azterketek ez dute ikasleen bizitzan aurrera egiteko baliozkoak izango dituzten gaitasunak neurtzen, urduritasunak edota presioak paper garrantzitsu bat joka dezake eta. Horren ondorioz, ikasleak benetan dakiena baino askoz ere gutxiago erakustera eraman ahal du eta.

Beste alde batetik, aipatu beharra dago, azterketa sistema bera ikasleagoarentzat bidegabea ere badela, azterketa horietan, bakoitzak dituen gaitasunak baloratu ordez, memorizatzeko gaitasuna baloratzen baita.

Ordea, dena ez da dirudien bezain txarra, izan ere, azterketa mota hauek egitea, ikasle guztiek karrera bat egiteko posibilitate bera izateko aukera ematen dutelako.

Modu batez nahiz bestez, kontua zera da; unibertsitaterako sarrera mugatzen duen sistema (selektibitatea) era berean jarraituz gero, geratuko den aukera bakarra, azterketa-egunak heltzea itxarotea eta urduritasunek … eragindako presio handiarekin batera azterketa hauek igarotzea saiatzea izango dela, gogoko duzun unibertsitateko karrerara sartzeko aukera izan dezazun.

Ibilaldia 2010 -Marigoran Kikunbera-

Denok dakigu urte guztietan, maiatzan, Bizkaiko herri desberdinetan, jaialdi bat ospatzen dela euskararekin zer ikusia duena, baina ba al dakizue zeintzuk dira jaialdi honen helburuak?

Ibilaldia 1978.urtean hasi zen Getxon  eta 1981tik aurrera 100.000 pertsona baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da, euskararen alde egiteko eta Bizkaiko Ikastolen hezkuntza proiektua ezagutzera emateko.

Aurten, Eleizalde Ikastolak antolatuko du Ibilaldia, maiatzaren 30ean Bermeon.

Hauxe da antolatu duten ibilbidea:

Eta, ba al dakizue zein den eta zer adierazten duen aurtengo logoa?

Bermeoko, 2010.urteko ibilaldiaren logoa Kiku izeneko bost puntadun izarra da, itsasoan aurkitzen diren izarren bezalakoa.

Izarraren bost puntak bost bideak adierazten dute, Ibilaldia osotasunean zabalduko duten bideak. Hauexek dira aipatutako bost bide horiexek:

Alde batetik itsasoa, bide honek natura hartzen du bere baitan, naturarekiko errespetua eta ezagutza.

Beste alde batetik, bigarren bide honek ikastolaren izatea eta giroa islatuko du, bere baloreak eta proiektua.

Hirugarren bideak aldiz, kultura adieraziko du, kultur espresio guztiak bereganatuz.

Laugarren bideari dagokionez, “izartu” terminoa, guztion parte hartzea bultzatzeko.

Eta azkeniz, bostgarren bidea euskera, bera baita  euskaldun egiten gaituena.

Hubble Teleskopioa 20 urte betetzen ditu espazioan!

Hubble Espazio Teleskopioa 96 eta 97 minutu arteko aro orbitala duen teleskopio errobotikoa da, Lurraren inguruan birako ari dena.

Orain dela 20 urte, 1990.eko apirilaren 24an, jarri zen orbitan, NASA eta ESAren arteko proiektua bezala.

Hogei urte hauetan zehar teleskopio honi esker, gure Unibertsoa 137000 milioi urte dituela, planeta txikien (Pluton, Eris) mapak egitea edota zenbait planeta extra-eguzkitarrak aurkitu dira.                                                                                  Horretaz gainera, Lurrara espazioko zenbait argazki transmititu zituen. Hauexek dira haietako batzuk:

 

                                         

          

Zer deritzozue berri honetaz?

Albisteak ikusten nengoala, berri honetaz ohartu nintzen, eta Filosofiako klaseetan gai honetaz aritu garenez gero, berria zuei iragartzea erabaki dut.                                                                 Berrian jarrera ezberdinak daude, baina zuek zer deritzozue?

Hauxe da iragarkia;

Pozuelo ikastetxearen eskola-kontseiluak, islamiar beloaren erabilera debekatzen duen araudia mantentzea erabakitzen du.

Pozuelo («Alarcon», Madril) udaleko Camino José Celako eskola-kontseiluak institutuan duen araudian aldaketak ez egitea erabaki du. Bertan, ikastetxera doazen ikasleen buruak estaltzen duen edozeinolako janzki eramatea debekatzen du.

Hau guztia, Najwa Malka, 16 urteko gazte, espainiar eta jatorri morokiarreko neskarekin zerikusia du, 4.DBH-ko klaseetara hiyab-arekin (islamar beloarekin) joan ezin izango du eta.

Institutu horretako zuzendariak (Eduardo de Bergia), komunikatu bat entregatu du kazetarientzat non institutuko arauak jarraituko dituztela diote.

Araudian hauxe da idatzita agertzen dena: «…en el interior del edificio no se permitira el uso de gorras ni de ninguna otra prenda que cubra la cabeza…»

Internetera igotzen dugun guztia mundu osora zabaltzen da!

Denok dakizuen moduan, lagun-sareak (Tuenti, Face Book….) gazteei eta ez hain gazteei zuzenduta daude.                                                                                                                                Bertan, argazkiak igoteko, lagunekin kontaktuan mantentzeko, testuak idazteko edota beste norbaiten orrian iruzkinak idazteko aukera dago eta gainera lagunak oso erraz aurkitu daitekez. 

Baina arazoa zera da; gure web-orria pribatutasunik ez badu, internetera igotzen ari garen guztia mundu osora zabaldu daiteke inolako kontrolik gabe.

Beraz, kontuan eduki, internetera igotzen duzuenarekin!

Hauxe izango litzateke hitz egin dodanari buruzko adibide argietariko bat;

« Older entries